Bortzirietako Bai Euskarari zozketaren bi sariak Lesakan banatu dira

bai euskarari urrats biziakEuskara Mankomunitateak Bai Euskarari Zozketa antolatu du. Guztira 10.000 boleto prestatu dituzte, Bortzirietan Bai Euskarari Ziurtagiria duten eragileek beren bezero, ikasle edota bazkideei banatzeko. Zozketatzen diren sariak Bai Euskarari Ziurtagiria duten bi eragilek emanak dira. Abenduaren 4an zozketa egin da, eta zenbaki saridunak atera dira. Lehenbiziko zenbaki saritua 3.837 izan da, eta Gure Arrano elkarteak (Lesaka) banatu du. Saria bertako produktuen saskia da, Okila zurgindegiak eskainia. Bigarren zenbaki saritua 4.838 izan da, eta IƱaki janaridendak (Lesaka) banatu du. Saria Berako Ugaldea aholkularitzak eman du, bi lagunendako menua Zalain jatetxean, hain zuzen ere. Saridunek urtarrilaren 11ra bitarteko epea dute mankomunitatearekin harremanetan jartzeko (948 63 41 25). Epe horretan ez balira zenbaki saridunak agertuko, sariak eman gabe geldituko lirateke.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin