Elkarmedia enpresak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du

Elkarmediak Azkoittixen Bai Euskarari Ziurtagiriaren “Bidean” maila jaso du. Argazkian, Rober Gutiérrez Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendaria, Jose Antonio Sudupe Elkarmediako kidea, eta Agurtzane Epelde Azkoitiko Udaleko Euskara zinegotzia ageri dira Bai Euskarari Ziurtagiria entregatzen. ElkarMedia S.L, software ingeniaritzan aritzen da. Enpresa, administrazio eta partikularrekin lan egiten du, software sorkuntzan eta garapenean, prestakuntza ematen, sistemak instalatu eta mantentzen, web aplikazioak garatzen.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin