Bai Euskarari Ziurtagiriariaz informatzeko aurkezpen saioa antolatu dugu martxoaren 4rako Lizarran

Bai Euskarari Ziurtagiria Lizarran hedatzeko egitasmoa martxan da. Bertako zenbait herritar eta Ziurtagiriaren Elkartea elkarlanean ariko dira entitateei egitasmoaren nondik norakoa azaltzeko. Asmo horrekin, Lizarrako komertzioak bisitatu eta oinarrizko informazioa ematearekin batera, martxoaren hasieran egingo den bilera informatibo batetara gonbidatuko ditugu. Egun, Lizarran 7 dira Bai Euskarari Ziurtagiria duten entitateak eta kopuru hori handitzeko aldeko faktoreak badirela uste dugu. Horretaz sakon hitz egiteko, egitasmoaren inguruko zalantzak argitzeko eta iradokizunak partekatzeko aurkezpen saio bat antolatu dugu. Hitzordua, martxoaren 4an izango da, arratsaldeko 8:30ean, Maria Vicuña Gaztelekuan. Bilera irekia izango da eta Lizarrakao nahiz inguruko entitateak gonbidatuta zaudete.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin