Laster izango da kalean gure aldizkariaren hamargarren alea

Bai Ziurtagiridunen Aldizkariaren 10. alea prestatzen ari gara eta kalean izango da aurki. Besteak beste, Joxean Kerejeta Saski Baskoniako presidenteari egindako elkarrizketa, Xabier Erize soziolinguistarekin izandako solasaldia, Iban Arantzabal Goiena Komunikazio Taldeko zuzendariaren hitzak nahiz Elika, Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioaren gaineko erreportajea jasoko dira bertan. Ohi bezala, Ziurtagiaren Elkartearen nahiz Bai Euskarari Ziurtagiria duten entitate nahiz enpresen inguruko informazioa ere emango da.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin