Datorren otsailaren 25etik aurrera Bai Euskarari Buletina astelehenetan bidaliko dugu, eta ez ostiraletan, orain arte bezala. Beraz, datorren ostiralean, hilak 22, ez duzue Buletina jasoko.
Martxoaren 23an urtebete betetzen da Bai Euskarari Buletina bidaltzen hasi ginenetik. 2009a geroztik ahalegin berezia egiten ari gara Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko komunikazio estrategia hobetzeko, eta teknologia berriek eskaintzen dituzten erremintak baliatuta webgunea eguneratu, Bai Ziurtagiridunen Aldizkaria argitaratu, bloga sortu, sare sozialetan gure presentzia indartu eta Buletina argitaratu dugu.
Komunikazio kanal guztiek helburu bera bilatzen dute: Bai Euskarari Ziurtagiriaren, Ziurtagiria duzuen entitateen eta euskararen inguruko berriak zabaltzea. Beraz, zuen elkarte, saltoki edo bestelako entitateren berriak gurean zabaldu nahi izanez gero, bidali berriak komunikazioa@baieuskarari.org helbide elektronikora.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin