Mintzalasai elkarteak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du.

2011ko urritik 20 elkarte eta eragilez osaturiko kolektibo batek, euskararen egunen antolaketan lan egiten duela. Proiektu honek Mintzalasai izena du. Mezu horrek antolatzaileen xedea argiki islatzen du: egun horiek izan daitezela urtean zehar euskaraz bizitzen ahalbidetzen diguten hitzorduen erakusleihoa. Hoien ustez gaurko erronka, euskaraz bizitzeko aukerak sortzea da; euskara jakitetik euskara erabiltzera pasatzea. Mintzalasai Elkarteak Bai Euskarari Ziurtagiriaren Zerbitzua eta Lana euskaraz maila eskuratu du. Informazio gehiago: http://euskara-biarritz.eu/mintzalasai

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin