Hausnarketa estrategikoaren baitan ziurtagiria daukaten entitateen ekarpenak jasotzeko prozesua zabaldu dugu

Urtarrilean hasita Bai Euskarari Ziurtagiriaren hausnarketa estrategikoa (2013-2015) burutzen dihardugu. Aurreko ostiralean, otsailak 22, Bai Euskarari Ziurtagiria duten entitateekin elkartu ginen. Bereziki interesatzen zaigu horien ekarpenak jasotzea. Oso oparoa izan zen ostiraleko bilera, baina bertan egon ez zirenei ere aukera eman nahi diegu euren ekarpenak egiteko.

Horrexegatik, bileran izan ez zirenekin prozesu bat irekiko dugu haien ekarpenak idatziz jasotzeko, blogaren bitartez edo info@baieuskarari.org postaren bitartez. Ekarpenak martxoaren 8rako egin beharko dira eta hauek dira erantzun beharreko galderak:

  1. Zertan asmatu dugu?
  2. Zertan ez dugu asmatu?
  3. Zergatik duzu Bai Euskarari Ziurtagiria?
  4. Zer eskatzen diozu Ziurtagiriaren elkarteari? Zer espero/nahi duzu?
  5. Zer aukera ditugu? Zer ahal dugu egin diferente?

Hausnarketa Estrategikoaren bitartez, azken urteetan egoera zertan aldatu den aztertuko da, batetik. Bestetik, aurrera begira ezarriak ditugun, helburu, ildo eta proiektuetan zer-nolako aldaketak edo-eta egokitzapenak egin beharko liratekeen ere landuko da.

Prozesu honetan bidelagun nahi zaituztegu eta zuen ekarpenak bereziki interesatzen zaizkigu, baliagarriak izango baitira Bai Euskarari Ziurtagiriaren etorkizuna eraikitzeko.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin