Artelatz Kooperatibak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du

ARTELATZ, 1991 urteaz geroztik ari da ingurumen alorrean lanean. Tolosan kokatuta dagoen kooperatiba honek, ingurumena izan du ardatz nagusia eta honi buruzko arazoen eta konponbideen berri ematea, kontzientzia hartzea eta aldeko jarrerak sortaraztea. ARTELATZek Bai Euskarari Ziurtagiriaren Zerbitzua euskaraz maila lortu du. Informazio gehiago: www.artelatz.com

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin