Ipar Euskal Herriko eragileen ebaluazioa egiteko bi langile behar ditugu

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartetik bi pertsona kontratatzeko prozedura hasi dugu. Hain zuzen, Bai Euskarari Ziurtagiria duten Ipar Euskal Herriko eragileen ebaluazioa egiteko. Egun erdiko lanpostuak dira, eta kontratuak hiru hilabetekoak dira: apirilaren erditik ekainaren erdira.

Hauek dira kontuan hartuko diren ezaugarriak:

  • Curriculuma eta erreferentziak.
  • Harreman eta antolakuntza gaitasuna.
  • Antzeko lanetan aritu izana.
  • Euskara eta frantsesa ongi menperatzea.
  • Gida baimena eta autoa behar dira.

Curriculumak eta erreferentziak martxoaren 20a baino lehen bidali beharko dira info@baieuskarari.org e-postara edo, Ziurtagiriaren Elkartea, 1 Arsenal plaza 64100 BAIONA helbidera.

Probetara aurkezteko aukeratutakoekin bakarrik jarriko gara harremanetan. Gainontzeko guztiekin lan-poltsa osatuko da.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin