AUSKALO, euskara ikasi edo hobetzeko jokoa

Euskara ikasi edo hobetzeko pentsatuta dagoen joko interesgarri hau, android edo IOS sistema duten mugikorrentzako diseinatuta dago. Aplikazio honek, hain ezaguna den Tribial sistema erabiltzen du norberak  nahi duenean euskara ikasi eta praktikatu ahal izateko. Euskara maila guztientzat zuzenduta dago eta  zailtasun ezberdinak eskaintzen ditu beharren arabera. AUSKALO “Google Play”-en edo “App Store”-an aurkitu eta doan eskuratu daiteke.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin