Abiatu da 18. Korrika. Martin Ugalde Kultur Parkean egin zituen lehenengo kilometroak, euskalgintzako langile eta eragileekin. Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea bertan izan da. Hain zuzen, Rober Gutiérrez Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendariak eraman du Korrikaren lekukoa Kontseiluko Maite Indarekin batera.
“Euskararen normalizazioaren aldeko jardunean gabiltzanok oztopo ugari gainditu behar izaten ditugu bidean. Gaur, ordea, bestelako sentimenduak gailendu zaizkigu lekukoa eskuetan egin ditugun metroetan: emozioa, poza, zirrara, jendearen babesa… Etengabe aurrera eginez, oztopo horiek gainditzeko gaindosia hartu dugu” adierazi du Rober Gutiérrezek.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin