Agur, Joxan

Joxan Lizarribarren heriotzak atsekabea eta samina ekarri du gurera. Altzon jaioa, atzo hil zen duela zenbait astetik biriketan izandako gaitz baten ondorioz. Lizarribar BERRIA Taldeko presidente zen 2003az geroztik, eta oso ezaguna, maitatua eta errespetatua euskararen esparruan.

Lanbidez Adunako Kelsen S.A. enpresako zuzendari nagusia zen. Adreilu erregogorrak egiten ditu Kelsenek, altzairugintza sektoreko enpresetarako, eta 2011 urtean Bai Euskarari Saria jaso zuen enpresak errotulazioa, kanpo eta barneko dokumentazioa eta beste hainbat elementu euskaratzen egindako ahaleginagatik; eta hornitzaileekin harremanak euskaraz izateko egindako saiakeragatik; izan ere, ahozko eta idatzizko harremanak euskaraz izan nahi zituztela adierazi baitzioten hornitzaile bakoitzari aurrez-aurre eta idatziz.

Rober Gutiérrez Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendariak, bere izenan eta elkartearen izenean, doluminak eman dizkie Joxan Lizarribarren emazte eta hiru seme-alabei, familiarteko eta lagunei. Era berean, Lizarribarrek euskararen alde erakutsitako “jarrera eta konpromisoa” azpimarratu ditu. “Erreferente bat izan da, eta euskara alor sozio-ekonomikoan zabaltzeko ahaleginean izan dugun bide-laguna”.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin