Ostegun eta ostiralean, UDALTOP
Aste honetan egingo da udaletako euskara zerbitzuak biltzen dituen
V. Udaltop Topaketa. Apirilaren 25 eta 26an, osteguna eta ostirala, izango dira jardunaldiak
Lasarteko Manuel Lekuona Kultur Etxean, eta bi egunez Nola aktibatu herritarrak udalarekin euskaraz jarduteko? Zer eta nola egin, euskaraz ikus gaitzaten? gaiaren inguruan jardungo dute.
Aurtengo egitaraua 11 hitzaldiz, talde-lan dinamika batez eta amaierako kultur ekintza batez dago osatuta. Hainbat alorretako adituek hartuko dute parte topaketetan: psikologia sozialeko adituek, komunikazio adituek, administrazio adituek, etab. Denen artean topaketen ardatz den galderari ahalik eta modu osoenean erantzuna ematen saiatuko dira.
Ziur aurtengo hitzaldiak interesgarriak izateaz gain, oso erabilgarriak direla jardunaldietan parte hartuko duten 170 lagunentzat!
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Iruzkina egin