Eman izena Enpresarean proiektuan

Orain dela hiru urte sortu genuen ENPRESAREAN proiektua, arlo bereko edo beste arlo batzuetako enpresen artean elkarlana sustatzeko, esperientziak zein jakintza trukatzeko eta hornitzaile berriak aurkitzeko helburuarekin. Hori guztia, baina, euskara elementu komuntzat duten enpresa, elkarte eta entitateen artean. Era berean, ENPRESAREANen bitartez, enpresei negozio aukerak handitu nahi zaizkie eta produktu/ zerbitzu berriak sortu nahi dira, euskaratik eta euskaraz. Horrez gain, euskaraz lan egin nahi duten edo-eta zerbitzua euskaraz eskaini nahi duten organizazioei erraztasunak eman nahi zaizkie eta salmentarako gune bat eskaini. Horrek guztiak, gainera, euskararen prestigio soziala areagotzeko eta arlo sozio-ekonomikoan euskararen presentzia areagotzeko balioko du. Zer da ENPRESAREAN? Zertarako proiektu hau? Zer eskaintzen du? Aurrera begira zein egitasmo ditu? Gaurtik hasita galdera horiei guztiei erantzuten saiatuko gara. Horretarako bi astez behin bidaltzen dugun Bai Euskarari buletin elektronikoan ENPRESAREANen inguruko txokoa sortuko dugu proiektuaren inguruan sortzen diren berriak argitaratzen joango gara. Proiektuan, zuzenean parte hartu nahi baduzu, berriz, doan izena emateko eta ENPRESAREANen gertatzen dena bertatik bertara ezagutzeko aukera duzu.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin