Serbitzu Elkarteak Bai Euskarari Ziurtagiria hartu du

Erakunde pribatuei zein publikoei era guztietako zerbitzuak eskaintzen dizkien Serbitzu Elkartea S.L. enpresako gerenteak esker onez hartu du hizkuntzaren kudeaketan egiten duten lana kreditatzen duen egiaztagiria eta mailaz igotzeko urratsak emateko prest agertu da. Egoitza nagusia Azkoitian duen enpresa 1991n sortu zenĀ  zerbitzuen arloan lan egin eta erreferente bihurtzeko asmoz. Hala, hiri zerbitzuak, errepidetakoak, portutakoak, hondartzatakoak eta lorazaintzakoak ez ezik, hondakinen tratamendu zerbitzuak ere eskaintzen ditu. Argazkian, Javier Velasco enpresako gerentea (erdian), Agurtzane Epelde Azkoitiko Udaleko euskara zinegotzia eta Arkaitz Illarramendi Ziurtagiriaren Elkarteko teknikaria.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin