Gasteizko Udalak merkataritza arloan euskararen presentzia sustatzeko diru-laguntzak emateko udal programaren deialdia egin du. Bertan adierazten denez, Udalak establezimenduaren hizkuntza egoeraren diagnostikoarekin, ebaluazioarekin edo zertifikazioarekin loturako gastuak diruz lagunduko ditu.
Hortaz, Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzen duten Gasteizko establezimenduek kostuaren % 50 arteko diru-laguntza jasoko dute; laguntza, beti ere, 300 euro artekoa izango da gehienez. Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzeko jarraibideak bideo honetan ikus ditzakezu.
Diru-laguntzak eskatzeko epea 2013ko irailaren 3an bukatuko da, eta onuradunek, besteak beste, betekizun hauek bete beharko dituzte:
Era berean, Gasteizko Udalak diruz lagunduko ditu merkataritza establezimenduen kanpo errotuluak euskaratzeko lanak eta web orrien itzulpenak, euskaraz eta gaztelaniaz egon daitezen.
Deialdiaren testu osoa hemen irakur daiteke.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin