A Fuego Negroren liburu berria kalean da
Azken urte honetan lan ta lan gogoz aritu ostean,
Bai Euskarari Ziurtagiria duen
A Fuego Negro jatetxeko lagunek
"THE BLACK cook BOOK" liburua argitaratu dute.
Autoekoiztuako liburu honek, zenbakitutako 1.000 aleko tirada bakarrik izango du. Bertan, ehun errezeta goxo eta berritzaile, jatetxeak azken urte hauetan antolatutako ekintzak, marrazkilari ospetxuen ilustrazioak, argazkiak, pegatinak eta beste hainbat sorpresa topatuko ditu irakurleak.
Liburuaren prezioa 38€ koa da eta aurkezpen egunetan 30€ balioko du.
Komunikabideei zuzendutako aurkezpena, ekainaren 6an A fuego Negro Jatetxean goizeko 11:00etan izango da eta ekainaren 13an Gasteizko Zuloa liburu-dendan eguerdiko 12:00 etan.
Jendeari orokorrean zuzendatutako aurkezpena, ekainaren 13an arratsaldeko 20:00etan Gasteizko HOR DAGO! jatetxean egingo da.
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Iruzkina egin