Real Sociedad Fundazioaren Egunak kirola, aisia eta euskara uztartuko ditu igandean
Pasa den astean
Real Sociedad Fundazioaren Egunaren lehen edizioa aurkeztu zuten. Prentsaurrekoan Alex Uranga, Real Sociedad Fundazioaren Presidentea, Bittor Alkiza, Realeko hezkuntza futboleko arduraduna eta Andoni Iraola, Real Sociedad Fundazioaren arduraduna egon ziren. Bertan, ekainaren 9rako Zubietan antolatu duten jardunaldiari buruzko zehaztapenak eman zituzten ezagutzera. Jai egun horretan, futbola, aisia eta euskara uztartuko dira eta hainbat aktibitate antolatu dituzte egun osorako. Bertaratzen direnek, Ikastetxe mailako Gipuzkoako Txapelketen finalak, futbol eskolen arteko partidak, tailerrak, artisau postuak, jolasak, puzgarriak eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen 'Pentsatu, sentitu eta ekin' ikuskizuna izango dituzte ikusgai, besteren artean.
Antolatzaileek gune desberdinak antolatu dituzte eta globo aerostatiko batean igotzeko aukera ere izango dela iragarri dute. Familian pasatzeko egun zoragarria, zalantzarik gabe, Zubietan 09:30etatik 19:00tara bihar izango dena. Egun osoan zehar musika ere izango da bazter guztiak alaitzeko. Sarrera doan izango da.
Bestalde, antolatzaileek azpimarratu dute ezingo direla Zubietako instalazioetako aparkalekuetan autoak utzi. Horregatik, Hipodromoko eta Merkabugatiko aparkalekuetan kotxea uztea gomendatu dute. Autoak bai iritsi ahal izango dira Zubietara sartzeko bidegurutzeraino, jendea bertan uzteko.
Jardueren ordutegia ondorengo loturan dago ikusgai:
http://www.realsociedad.com/document/data/164720
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Iruzkina egin