Ziurtagiriaren Elkarteak Bulego Lanetarako Teknikaria behar du

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak Bulego Lanetarako Teknikaria behar du, Andoainen, haurdunaldi eta amatasun baja bat ordezkatzeko. Hauek izango dira egin beharreko lanak:
  • Altxortegi eta aurrekontuaren kontrola.
  • Datu basearen kontrola.
  • Fakturazioa, kobraketak, ordainketak…
  • Bulego eta administrazio lanak.
Ezinbestekoak:
  • Euskaraz lan egiteko gaitasuna.
  • Excel programa erabiltzen jakitea.
Lan baldintzak:
  • Astean 27 ordu inguruko jardunaldia.
  • 6 hilabeteko kontratua, urtebetera luzatzeko aukerarekin.
Curriculuma eta erreferentziak info@baieuskarari.org e-postara bidali beharko dira 2013ko ekainaren 24aren aurretik. Gaian honako erreferentzia hau jarri beharko da: BAI EUSKARARI. BULEGO TEKNIKARIA Probetara aurkezteko aukeratutakoekin bakarrik jarriko gara harremanetan.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin