Berrikuntza nabarmen batekin dator aurtengo Bai Euskarari Ziurtagiriaren Ekitaldi Nagusia: bazkaria izango da ospakizunaren muina. Durangoko Plateruena Kafe Antzokian egingo da ekitaldia, ekainaren 28an, eta laugarren urtez jarraian Bai Euskarari Sariak banatuko dira.
Bai Euskarari Ziurtagiria duten entitateetatik euskara euren organizazioan txertatzeagatik gehien nabarmendu diren bi entitate sarituko ditu Ziurtagiriaren Elkarteak. Era berean, Bai Euskarari Laguna Saria emango zaio persona bati, euskararen alde egin duen bideagatik.
Bazkarira joan nahi izanez gero, gogoratu lehenik gonbidapena jaso behar dela, eta ondoren izena eman bertan zehazten den telefono zenbakian edo posta helbidean. Izena emateko azkeneko eguna ekainaren 19a da.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin