Lea-Artibaiko Ziurtagirien banaketa ekitaldia egingo dugu gaur Ondarroan

Ondarroako Kafe Antzokia Bai Euskarari Ziurtagirien banaketaren lekuko izango da gaur iluntzean, 20:30ean hasita. Bertan, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak eta Lea-ArtiBAI Euskarari taldeak antolatuta, eskualdeko 43 enpresak, komertziok eta era guztietako entitateek jasoko dute Ziurtagiria Joseba Goienola Kaskok gidatuko duen ekitaldian. Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak euskararen normalizazioan eragiteko helburuarekin, Bai Euskarari Ziurtagiria duten 43 enpresak, saltokik eta bestelako entitateek egiten duten lanaren aitortza egingo du gaur iluntzean Ondarroako Kafe Antzokian. Ekitaldian, besteak beste, Arkaitz Illarramendi Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko teknikaria, Lea-ArtiBAI Euskarari taldeko ordezkariak eta Ziurtagiria jasoko duten enpresa, komertzio eta bestelako entitateetako arduradunak izango dira. Hitzordua gaur, 20:30etik aurrera, Ondarroako Kafe Antzokian.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin