Ekitaldi Nagusiko argazki galeria ikusgai

Durangoko Plateruena Kafe Antzokian ospatu genuen Ekitaldi Nagusiko irudiekin argazki galeria sortu dugu. Galeriak ekitaldiko unerik garrantzitsuenak biltzen ditu, besteak beste, Galdakaoko Vusa Eraikuntzak enpresako Antton Luengok, Leitzako Kultur Taldeko Juan Mari Barriolak eta Goizuetako Umore Ona Elkarteko Juan Inazio Loyartek Bai Euskarari saria jaso zutenekoa –azkeneko biek Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko ziurtagiridunen izenean jaso zuten–; Elay Taldeko Anaje Narbaizak Bai Euskarai Laguna saria jaso zuenekoa, Rober Gutierrez Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendariak hitz egin zuenekoa edota Igor Elortza bertsolariak, Gari Otamendi arrabita-joleak eta Josu Maroto marrazkilariak bertsoa, musika eta marrazkia uztartu zutenekoa.

 

 

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin