Leitzako Kide Ahokularitzak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du
Kide Aholkularitzaren Leitzako bulegoak
Bai Euskarari Ziurtagiriaren
Zerbitzua Euskaraz maila eskuratu du. Enpresa eta partikularrei aholkularitza juridikoa eta ekonomikoa eskaintzea du helburu. Lan taldea abokatu, ekonomilari eta bestelako profesionalez osatua dago, eta aldi berean, beste profesional batzuekin (auditoreak, peritoak, forenseak…) elkarlanean aritzen dira, modu honetan beren bezeroei beste zerbitzu osagarri batzuk eskaini ahal izateko.
Gai juridiko eta ekonomikoen inguruan osoko aholkulartitza eskaintzen die enpresei zein langile autonomoei. Besteren artean, aholkularitza juridikoa (zuzenbidearen arlo ezberdinak jorratzen dituzte: Merkantila, Laborala, Zibila, Fiskala, Administratiboa…), aholkularitza eta kontabilitate kudeaketa (faktura, tiket eta bankuen kontabilizazioa; kontabilitate liburuak eta urteko kontuak prestatu; Merkataritza Erregistroan kontuak aurkeztu, etab.), aholkularitza fiskala (zergen aitorpenak eta atxikipenak beraien kabuz egiten dituzten enpresei: BEZ, Sozietateen gaineko Zerga, PFGZ, etab.) eta zergen kudeaketa eta aholkularitza fiskala (kontratazioa, nominak egitea, Gizarte Segurantzako altak eta bajak, kaleratzeak, kotizazioak, atxikipenak, bonifikazioak, etab.) eskaintzen dituzte.
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Iruzkina egin