Anaje Narbaiza, Goiena Telebistan: "Azken batean zer egin dugu ba? Gure hizkuntzari bere lekua eman"

Anaje Narbaiza bergararrak jaso du aurten Bai Euskara Laguna Saria, Elay Taldean euskararen alde egin duen lan eskargagatik. Saria jaso berritan, Goiena Telebistako platean izan zen Narbaiza, hain zuzen, “Magazines” saioan. Narbaizak esker oneko hitzak izan zituen Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearentzat, eta saria harrotasunez jaso dutela adierazi zuen, besteak beste.

Elkarrizketa osoa azpian klik eginda ikus dezakezue.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin