Elay Taldeak piezak euskaraz egiten ditu

Antzuolako Elay Taldeak 90. hamarkadan hasi zuen euskalduntze planaren amaierara ospatu zuen atzo eguerdian. Prozesuan bidelagun izan dituzten erakundeak, aholkulariak, irakasleak, langileak eta abar izan zituzten gogoan, eta haien lanaren aitortza egin zuten.

Elay Taldean euskara erabat integratu dute eguneroko lan jardunean. Piezak ongi, segurtasun neurriak errespetatuz eta hondakin gutxi sortzen egiteaz gain, euskaraz egiten dituzte.

Antzuolako enpresa lehena izan zen Bai Euskarari Ziurtagiriaren Zerbitzua eta lana euskaraz maila lortzen, 1992an. Rober Gutiérrez Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendaria ekitaldian izan zen, eta Elay Taldeak alor sozioekonomikoaren euskalduntzean jokatu duen eta jokatzen ari den papera nabarmendu zuen.

Bere hitzetan, “Elay gehiago behar dira. Espazioak euskalduntzea estrategikoa da hizkuntza batean normaltasunez bizi ahal izateko. Elay Taldeak egin duena horixe bera da. Arlo sozioekonomikoaren espazio jakin batean, lantokian kasu honetan, euskarari lekua egitea”.

Rober Gutiérrezek lan munduan euskararen presentzia areagotzeko indarrak batzeak eta alor sozioekonomikoan aritzen den aktore bakoitzaren zereginak ondo finkatzeak duen garrantziaz mintzatu zen. “Garrantzitsua da lan mundua euskalduntzeari begira zeresana duen aktore bakoitzak (administrazioak, enpresek, sindikatuek, langileek, kontsumitzaileek…) zein funtzio bete behar duen argitzea. Guztion arteko elkarlana, osagarritasuna eta laguntza beharrezkoak dira. Horrek mesede egingo dio gure hizkuntzari”.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin