Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartean spot berria grabatu dugu. Ekainaren 28an ospatutako ekitaldi nagusian lehenengo bertsioa aurkeztu ondoren, behin betikoa igo berri dugu webgunera.
Bideoak bi zati ditu. Lehenengoan, aurreko urteetan grabatutako publizitate kanpainetako irudiak uztartu ditugu, sarrera gisa. Eta bigarrengoan, korporatiboan, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen funtzionamendua azaltzen dugu bertan aritzen garen pertsonen hitzetan.
Spot berria Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak eta Kultur Atelier Komunikazio Zerbitzuak enpresak egin dute elkarlanean.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin