Joan da abuztua, eta joan zaizkigu udako oporrak. Hilabeteko atsedenaldiaren ostean, lehenengo hastea ajea kentzeko baliatuko dugu, datorren urteko oporretarako gutxiago geratzen dela pentsatuz ;-)
Hori bai, behin martxa hartuta, urrats biziak ematen jarraitzeko gogo biziz ekingo diogu ikasturte berriari. Laster izango duzue gure berri, astelehenean lehenengo buletina bidaliko baitugu; eta urrian, berriz, aldizkariaren 12. alea argitaratuko dugu. Urrian, gainera, zita garrantzitsua dugu Arrasateko Polo Garaian, Enpresarean egitasmoaren saioa antolatuko baitugu.
Hori bai, ohiko zereginak eta helduko diren erronka berriak ahaztu gabe. Beti ere arlo sozioekonomikoaren euskalduntzea eragitea helburu. Bide-lagun izango zaitugulakoan, izango dugu elkarren berri.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin