Bai Euskarari lankidetza hitzarmena sinatu dute Barañaingo Udalak eta Sahats Fundazioak

Barañaingo Udalak (UPN) eta Sahats Fundazioak hitzarmena berritu dute udalerrian euskararen erabilera sustatzen jarraitzeko. Akordioan zehazten denez, Udalak 12.000 € bideratuko ditu eta Bai Euskarari egitasmoaren bidez  gizarte eragileek harturiko konpromisoak garatzeko behar duten laguntza ematen jarraituko da. Ildo horretatik, prozesuan parte hartzen duten eragile sozialei Bai Euskarari Ziurtagiria eskaintzen jarraituko du Sahats Fundazioak. Modu horretan, Udalaren Euskara Zerbitzuak, Sahats Fundazioak eta Ziurtagiriaren Elkarteak programaren jarraipen zein garapenerako elkarlanean dihardute beste urte batez.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin