Rober Gutiérrez Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendariak Makina Erreminta Institutuak (IMH) antolatutako Hizkuntza-kudeaketa enpresan jardunaldian parte hartu zuen atzo.
Rober Gutiérrezek Enpresarean egitasmoaren berri eman zien bertaratu zirenei. Egitasmoa nondik nora sortu den, orain arte izan duen bilakaera, etorkizuneko erronkak, eta nola ez, urriaren 31n Arrasateko Polo Garaian ospatuko den Enpresarean 2013 jardunaldiaren xehetasunak eman zituen.
Euskara eta hizkuntzaren kudeaketa enpresarentzat erreminta erabilgarriak eta eraginkorrak direla uste dutenei zuzenduta zegoen jardunaldia. Sei hitzaldik, tailer batek eta bi mahai inguruk osatu zuten atzoko egitaraua, eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendariarekin batera, besteak beste, Artezeko Eztiñe Astorkia, Banaiz Bagara Elkarteko Petra Elser edo Emuneko Haritz Goikoetxea izan ziren euren esperientzien berri ematen.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin