Aste honetan banatuko dugu zenbakia berria, hamabigarrena

Bai Aldizkariaren 12. zenbakia bukatzen ari gara, eta datorren astean hasiko gara zenbaki berria banatzen. Enpresarean 2013 jardunaldiari eskainitako ale monografikoa izango da.

Erreportaje nagusian urriaren 31n Arrasateko Polo Garaian antolatu dugun jardunaldiaren berri ematen dugu, Enpresarean egitasmoaren oinarriak, helburuak eta etorkizuneko erronkak zein parte-hartzaileen iritziak; Jardunaldian hitzaldia eskainiko duten Orkestra Lehiakortasuneko Euskal Institutuko Mikel Navarro eta Maria Jose Aranguren elkarrizketatu ditugu edota Pilar Kaltzadaren kolaborazioa jaso dugu.

Lotura honetan ikus dezakezu aldizkariaren PDFa.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin