Bordatxo jatetxeak egin du Deustuko pintxorik onena

Bai Euskarari Ziurtagiria duen Bordatxo taberna-jatetxeak lehen saria eskuratu du Deustuko III. Pintxo Lehiaketan. Bertako merkatari elkarteak antolatutako ekimena izan da eta urrian zehar gustukoen zuten pintxoa bozkatzeko aukera izan dute bezeroek. Urrian zehar 25 establezimenduen kutixiak dastatzeko aukera izan dute deustuarrek eta guztien artean Bordatxo jatetxeko sukaldean prestatutako txipiroi txotxa frijitua kalabazina eta konfitatutako tipularekin onena izan dela erabaki dute. Irabazleak, ETB1eko Euskadi Zuzenean programan erakutsi zuen pintxoa nola prestatu.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin