Zer da Ikasmin?

Urte bete pasa da dagoeneko Bai Euskarari ziurtagiria lortu genuela eta beti izan dut gogoa Ikasmin zer den azaltzeko, gure hontzak adierazi nahi duena esateko eta gure ilusioa, proiektua alegia, zuek guztioi aurkeztekoa.

Horretarako asmoz hitz hauek.

Ikasmin duela urte mordoa burutan zebilkidan proiektua zen. Ni neu, ikasle bezela, gorabehera haundiak izana naiz eta nire gabeziek, besteenek, bokazioak….auskalo zerk, irakaskuntza berri batera bultzatu izan nau beti. Informatikaria nauzue, asko kostatako etiketa hauxe. Baina nor naiz ni? Ametslari bat, ikastera engantxatua dagoen norbait, hobetu nahirik egunero ohetik hanka ateratzen duena, ama, ikaslea, laguna, ezaguna….ameslari bat.

Hortik, eta 10 urte klaseak han eta hemen ematen aritu ostean, borondate txarreko ostropozu bateri esker, hontza egi bilakatu zen: Ikasmin.

Ikasminen, ikasi nahi duen orok du lekua, errefortzua eta ezaguera anitzak eskeintzen dizkiegu ikasleei, adin guztietakoei, baina batez ere, lasai, mahai luze zein borobiletan, aurreiritzirik gabe, adjetiborik gabe, ikasteko txokoa eskeintzen diegu.

Ez dugu beti asmatzen, baina beti gure asmo on guztia jartzen dugu. Bakoitzak, dakien hura eskeintzen du eta ez dakiena beste bati uzten dio, umiltasunez, ez dakiela onartuz. Horrek, kalitatezko zerbitzua bermatzen du, bakoitzak, dakiena irakasten duelako.

Lantaldean eskeintzen den arlo bakoitzeko espezialista aurkitzen dugu eta gure mugak onartuz, gizatasunez, ikasleen motibazioa goxatuz ikasi nahi edo behar duten hura irakasten ahalegintzen gara. Ez dugu milagrorik egiten eta beti ez dugu parean dugunak entzun nahi duena esaten. Ez dugu diagnosirik egiten, entzun, onartu eta saiatu egiten gara.

Hori dela eta, zortzi irakasle gaude dagoeneko eta tarteka etortzen diren espezialista mordoa. Ikaslegoa geroz eta zabal eta anitzagoa da eta esker ona zor diegu guztiei, Ikasmin egi bilakatu dugulako eta egunero ikasten dugulako.

Hori da Ikasmin, gur hontza.

Ainara de Miguel.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin