Arabako enpresekin gosaria antolatu dugu Enpresarean egitasmoa aurkezteko

Hilaren 27an Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea Arabako Foru Aldundiak Gasteizko Ignacio Aldekoa Kultur Etxean antolatu duen Badu Bada, euskara mundu eleanitzean erakusketan izango da.

Hain zuzen, Arabako ziurtagiridunekin eta bestelako eragile sozio-ekonomikoekin elkartuko gara Enpresarean egitasmoa aurkezteko antolatu dugun enpresa-gosarian.

Berrogei bat minutuko aurkezpena izango da, eta amaitzean, erakusketa ezagutzeko bisita gidatuan parte hartzeko aukera izango da.

Enpresarean egitasmoa ezagutu nahi baduzu, eta bide batez Badu Bada erakusketa bisitatu, bidali mezua info@baieuskarari.org posta elektronikora edo deitu 902 430026 telefono zenbakira.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin