Harrera ona izan du Enpresarean aurkezteko enpresa-gosariak

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak Enpresarean egitasmoa aurkeztuko du gaur goizean Ignacio Aldekoa Kultur etxean. Rober Gutiérrez Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendaria Arabako hainbat enpresetako ordezkariekin bildu da enpresa-gosari batean. Bertan, proiektuaren berri eman die hainbat instituzio eta enpresetako ordezkariei eta enpresa-sarean parte hartzeko gonbita luzatu die. Ekimenak Arabako Foru Aldundiaren babesa jaso du.

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea Enpresarean egitasmoa zabaltzeko ahaleginean jarraitzen du. Oraingo honetan, Araba hartu du jomuga eta bertako enpresetako arduradunak gonbidatu ditu Ignacio Aldecoa Kultur etxean antolatu duen enpresa-gosarira.

Enpresa-gosariaren helburua hirukoitza izan da. Batetik, Enpresarean egitasmoa aurkeztu zaie Arabako eragile sozioekonomikoei; bestetik, enpresa-sare horretan parte-hartzeko urratsak azaldu zaizkie; eta azkenik, partaide izateko gonbita luzatu zaie. Uneotan 140 enpresak eta 225 profesional inguruk hartzen dute bertan parte Enpresarean egitasmoan.

Enpresa-gosarira hainbat instituzioetako eta enpresetako arduradunak elkartu dira (Arabako Foru Aldundia, Gasteizko Udala, Artepan, OrekaIT, Elkar, Artez, Egibide, Egamaster, Arteman, Majus loradenda, Artez eta abar), Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendariaren azalpenak entzun ondoren egitasmoan interesa agertu dutenak eta euskararen inguruko dituzten kezkak plazaratu dituztenak: merkataritza euskaldundu edota ikasketak amaitu ondoren praktikaldia euskaraz egiteko arazoak.

Rober Gutiérrez hitzetan gaurkoa bezalako aurkezpenak behar-beharrezkoak dira Enpresarean egitasmoa zabaltzeko. “Orain inurri lana egitea tokatzen zaigu, ahalik eta enpresa gehien batzeko eta enpresa-sarea indartzeko. Egitasmoaren hastapenean gaude, baina sinetsita gaude etorkizunean zer esana izango duela; zer esana alor sozio-ekonomikoa euskalduntzeko eta zer esana euskaraz diharduten enpresei negozio aukera berriak irekitzeko”.

Enpresarean 2010ean sortutako proiektu bat da, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak lideratzen duena. Egitasmoaren helburuak, besteak beste: euskaraz lan egiten duten edo-eta zerbitzuak eta produktuak euskaraz ematen dituzten organizazioen eta profesionalen elkargunea izatea; enpresen eta profesionalen artean elkarlana sustatzea; negozio-aukerak handitzea; proiektu enpresarial berriak sustatzea; salmentarako gune bat eskaintzea; eta baliabideak, esperientziak zein jakintza partekatzea.

Etorkizunari begira, berriz, epe motzean hurrengo erronka estrategikoa LANSAREAN erreminta www.enpresarean.org webgunean integratzea izango da. Erreminta horren bidez, Euskal Herriko lan eskaintzen berri emango da, eta era berean, profesionalen lan poltsa bat osatuko da.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin