Gurean, egunero da euskararen eguna

Bihar, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat ekimen eta ekitaldi izango dira Euskal Herriko txoko guztietan eta Azkoitian ere ospakizun eguna izango da. Horrela, Gurean egunero ospatzen dugu euskararen eguna leloa daraman kartela banatu du Azkoitiko Udalak Bai Euskarari Ziurtagiria duten Azkoitiko entitateen artean, euren erakusleihoetan ikusgai jar dezaten. Ekimen honekin, euskararen normalizaziorako egiten ari diren lana txalotu eta egiten duten ahalegina jendaurrean adierazi nahi da. Kartelarekin batera banatu duten idatziak dioen bezala "kalean, etxean, merkataritzan, lanean, medikuenean, eskolan… egunero-egunero euskara ahoan, buruan eta bihotzean".

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin