Durangoko Hitz liburu dendak Zerbitzua eta Lana Euskaraz maila eskuratu du
Durangoko alde zaharrean kokatua, 1976.urtetik euskaldunon zerbitzura dago Hitz liburu denda. Txikitatik ezagutu dugunok badakigu edozein liburu lortzea posible dela bertan, eta ez dugu zalantzarik izaten liburu denda aukeratzean, euskal literatura edo kultura arloko liburua behar dugunean batez ere. Lehen Nekanek lortzen ziguna egun Gaizkak ematen digu. Bizitzan zehar lagundu gaituen Hitzek, bere bidea darrai. Erreferentea da bere alorrean, eta berezia izaeraz. Bere euskararekiko loturak eta maitasunak Zerbitzua eta Lana Euskaraz maila lortzera eraman du aurten Bai Euskarari Ziurtagirian, eta bertan euskararen alde egiten den lana goraipatu nahi dut. Han antolatzen dituzte hitzaldiak, liburu aurkezpenak, haurrentzako hainbat ekitaldi, ... denak euskaraz eta euskaldunontzat eginak. Jarraitu horrela!
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Iruzkina egin