Abenduaren 24an merezitako oporrak hartuko ditugu, datorren urtera arte
Abenduaren 24an gure azkeneko lan eguna izango da, 2013ko azkena, noski. Urtarrilaren 7ra arte ez baikara itzuliko bulegora.
Amaitzear dagoen urtea mugarri izan da Ziurtagiriaren Elkartean, eta Ziurtagiriaren Elkartearen ibilbidean. Hausnarketa Estrategikoa burutu dugu, 2014-2016 urte aldirako estrategia adostuz. Txostenean jasotakoa gauzatzea tokatzen zaigu orain; alegia, arlo sozioekonomikoaren euskalduntzean eragitea. 2014a, beraz, aldaketen urtea izango da.
Buletinak ere, hilabeteko atsedena hartuko du. 2014ko lehena urtarrilaren 13an jasoko duzue; egun horretatik aurrera, hamabostean behin jasoko duzue zintzo demonio zuen postontzian.
Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen lantaldeak urte berria osasunarekin eta lanarekin hastea opa dizue!
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Iruzkina egin