Gabonetako oporrak amaituta, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartean lanean gara berriro ere. Horren adierazgarri aste honetan egin ditugun bilerak edo-eta datorren astelehenean zabalduko dugun buletina, 2014 urteko lehena.
Bertan, besteak beste, Gasteizko Udalarekin sinatu dugun hitzarmenaren harira gauzatuko ditugun hainbat lan aurkeztuko ditugu; Ziurtagiria kreditatu duten entitateen berri emango dugu; Lurraldea eta Hizkuntza. Hizkuntza eta lurraldea (I. jardunaldiak) jardunaldia izango dugu hizpide edo-eta bretoia sustatzeko abiatu duten ekimenaz ariko gara.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin