Beste lau enpresa igo dira Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen trenera

Lau horietako bi gipuzkoarrak dira, eta beste biak lapurtarrak. Eta laurek eskuratu dute Bidean maila. Hain zuzen, FCCH iri-Zerbitzuak, Landaberri S.L., Antenne + Pays Basque eta Sarl Aphesteguy dira Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen trenenera igotzen azkenak.

FCC Hiri-Zerbitzuak enpresak Gipuzkoa mailan hartu du Ziurtagiria, eta bere izenak argitzen duen bezala, askotariko hiri zerbitzuak eskaintzen ditu.

Tolosako Landaberri S.L. enpresak ehorzketa zerbitzuak eskaintzen ditu Gipuzkoan, Oarsoaldea eta Tolosaldea artean.

Bidarten dagoen Antenne + Pays Basque enpresak adar ezberdinak jorratzen ditu: teknologia berri analogiko eta numerikoak, telefono sareak, internet, wifi, antenak, sateliteak…

Azkenik, Arbonako Sarl Aphesteguy garbiketarako beharrezkoak ditugun produktuak saltzen ditu.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin