Gehitu egitasmoaren xedea Lanbide Heziketako (LH) ikasleetatik praktikak euskaraz zenbatek egiten duten zenbatzea da. Aurreko ikasturtean abiatu zen, Gipuzkoako LHko ikastetxeek sustatuta helburu jakin batekin: enpresetara praktikaldia egitera doazen D ereduko ikasleek egonaldia euskaraz egin ahal izatea.
2013ko udaberrian egin zen lehenengo inkesta, eta emaitzak Makina Erreminta Institutuak antolatzen duen jardunaldian aurkeztu zituzten.
Argia astekariko urtarrilaren 12ko aleak, Marijo Deogracias kazetariak Zergatik ez aukeratu hezkuntza ereduan? artikulu interesgarria jasotzen du.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin