Gaur iluntzean Barañainen izango gara Ziurtagiriak banatzen

Gauean Barañaingo Udaleko erabilera askotariko aretoan izango gara Ziurtagiriak banatzen. Ekitaldian, udalerriko hainbat enpresek, saltokik eta entitateek Bai Euskarari Ziurtagiria jasoko dute.

Banaketa ekitaldian Rober Gutiérrez Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendariak eta Jose Antonio Mendive Barañaingo UPNko alkateak parte hartuko dute.   

Gaurkoa Ziurtagiri banaketa ekitaldiaren zortzigarren edizioa izango da, eta aurten 39 banatuko dira. Horietako lauk lehenengo aldiz jasoko dute: Etxartenea kafetegiak, Merletek, Plazaberrik eta Irache Tanatorio Taldeak. Barañaingo Trikitilari Eskolak eta Harizti Barañaingo Dantza Taldeak, berriz, maila igoera izan dute; lehena, Bidean mailatik Zerbitzua euskaraz mailara pasa da; eta bigarrena, Zerbitzua euskaraz mailatik, Zerbitzua eta Lana euskaraz mailara.

Hemen duzue zerrenda osoa

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin