Langileen hizkuntza gaitasunen garapenak, langilearen egoera eta enpresaren emaitzak hobe ditzake
Urtarrilaren 24an Banaiz Bagara eta Nazaret Zentroak “Bigarren hizkuntzaren garapena lantokian: Europar Ikuspegia” izeneko tailerra antolatu zuten Donostiako Kutxazabal Zentroan. Tailerra Matilde Grunhage-Monetti hizkuntzetan aditua den alemaniarrak zuzendu zuen eta, bertan, bere azken proiektuetan lortutako emaitzak eta esperientziak ezagutzera eman zituen. Europar Kontseiluko “European Centre for Modern Languages”-ek sustatutako “Odysseus” eta” Language for Work” proiektuen arduraduna da Grunhage-Monetti eta, horien bitartez, enpresetan gertatu ohi diren komunikazio aldaketak ikertu ditu, langileen (batez ere langile migratzaileen) hizkuntza beharretan eragin dituzten beharrak aztertzeko. Batzuetan ez zen erraza izan Matilde Grunhage-Monettik tailerrean planteatu zituen galderak gure egoerara eramatea, baina hortan zetzaten hain zuzen goiz horretako ariketarik interesgarrienak…. Eta, lan egiturek jasandako aldaketen arabera aztertuko bagenu gure hizkuntza? Edo komunikazio digitalaren aginduen arabera? Edo migratzaileen eta hizkuntz-eskakizunik gabeko lanpostuetako langileen hizkuntz beharren arabera? Eta, lantokia gure hizkuntza ikasteko leku aproposa den aztertuko bagenu? Tailerrean parte hartu zuten 25 lagunek (gehienak hizkuntza-teknikariak eta irakasleak) azken 5-10 urteetan lantokietan komunikazioaren esparruan gertatu diren aldaketei buruz hausnartu zuten saioaren hasieran. Argi geratu zen, sektore askotan komunikazioan gertatu diren aldaketek teknologia digitalarekin zerikusia dutela. Lehen ahoz transmititzen zena, orain emailez, sareen bidez edo plataforma digitaletan jaso eta konfirmatu egin behar izaten da; bestela ez da existitzen. Aldi berean, komunikazioaren abiadura azkartu egin da: mezu laburrak, argiak eta berehalakoak eskatzen dira eta askotan komunikazioa denbora errealean gertatzen da, mezu edo streamingen bitartez. Gaur egun, euskararen eremuan, gero eta dokumentu gehiago argitaratu behar izaten dira bi hizkuntzetan, eta horrek langile askori hizkuntza gaitasun handiagoa izatea eskatzen dio. Baina beste alde batetik, ez da hizkuntza-eskakizunik ezarri komunikazio behar handia duten langile askoren lanpostuetan, batez ere kualifikazio txikiko lanpostuetan, segurtasun zaintzaileak edo garbiketa-zerbitzuetan, esate baterako. Europan zehar egindako ikerketen arabera, langile hauen komunikazio beharrak uste baino askoz ere altuagoak dira. Bestalde, tailerraren atal teorikoan nabarmendu zen lan antolamenduan hierarkia orokorrak mantendu badira ere, tarteko hierarkia eta agindu-kate asko desagertu direla. Flat management – kudeaketa horizontala – izeneko ereduak langileei bileretan eta taldeka erabakiak hartzea ahalbidetzen die. Honek berak hizkuntza gaitasun handiagoa eskatzen du, norberak bere ikuspegiak nahi dituen moduan azaldu, defendatu eta ekintza bihurtzeko. Era berean, tailerrean nabarmendu zen oso arrotzak zaizkigula, oraindik ere, beste Estatu batzuetatik datozen langile migratzaileen hizkuntza beharrak. Tailerreko parte-hartzaileen esanetan, beraien beharrak ez dira bereziki kontuan hartzen enpresa eta instituzioetako trebakuntza eta euskalduntze programetan. Goizean zehar, gure inguruko benetako komunikazio egoerak zeintzuk diren definitzen saiatu ginen, bai eta egoera horiek guztion onerako izateko zein faktore eta baliabide behar diren. Arazoak detektatu eta galderak definitu ondoren, Grünhage-Monetti-k “Language for Work” proiektuaren oinarrizko analisi batzuk aurkeztu zituen. Horien arabera, lan egiteko modua eta laneko komunikazio egoera zeharo aldatu da, Fordismotik gaur egun bizi garen Posfodismorako bilakaeran.ALDAKETA ESTRUKTURALAK: LANA ETA EKONOMIA | ||
EREMU INSTITUZIONALAK | FORDISMOA | FORDISMOAREN ONDORENGOA |
Gailentzen den sektorea | Industria | Zerbitzuak |
Merkatua | Nahiko egonkorra Kontsumo handiko produktuak | Merkatu ez egonkorrak Kalitatezko (indibidualizatutako) produktu eta zerbitzuak |
Lanaren antolaketa | Enpresa handiak nagusi Hierarkia bertikaleko estruktura duten enpresak nagusi, lana lanbideka nahiz funtzioka sailkatuta dituztenak | Enpresa ertain eta txikien garrantzia areagotuz doa Deszentralizatutako antolakuntza duten enpresetarako aldaketa, prozesutan antolatua, sare-lana. |
Language for work – 2012-2015 |
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin