Maison d’hôtes Tartasenia - Tartasenia Landetxeak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du.

Tartasenia etxe ekologiko hau Donibane Garazin kokatua da, Napoleonen bidearen oinetan. Bertatik erromes anitz pasa ohi dira Konpostelako bidea egiteko asmoz. Donibane Garaziko herrira oinez jeitsi daiteke, bertako zentro istorikoa bisitatzeko. Ordaintzeko orduan euskoak onartzen ditu. Tartasenia landetxeak Bai Euskarari Ziurtagiriaren “Bidean” maila eskuratu du. Informazio gehiago: www.tartasenia.com

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin