Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartean bi langile behar ditugu, Bai Euskarari Ziurtagiria duten Ipar Euskal Herriko eragileen artean ebaluazioa egiteko.
Curriculumak eta erreferentziak martxoaren 20a baino lehen bidali behar dira info@baieuskarari.org e-postara edo Ziurtagiriaren Elkartea, 1 Arsenal plaza 64.100 Baiona helbidera.
Hauek dira kontuan hartuko diren ezaugarriak:
Lan baldintzak, berriz, honakoak dira:
Jasotako curriculumen artean, probetara aurkezteko aukeratutakoekin bakarrik jarriko gara harremanetan. Jasotakoekin lan-poltsa osatuko da.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin