Berriki, beste hiru enpresek jaso dute Bai Euskarari Ziurtagiria. Hirurek Gipuzkoan dute egoitza, hirurek Bidean maila jaso dute eta hirurek ingurumena dute ardatz.
ENEAk iraunkortasunerako autore-aholkularitza zerbitzuak eskaintzen ditu, eta batez ere ingurumen aholkularitza arloan aritzen da enpresa pribatuekin naiz administrazio publikoekin.
Iratze Lorazaintza Anoetan dago, eta lorezaintza arloan aritzen da, batez ere udaletxeetan. Besteak beste, Anoetako, Irurako edo-eta Villabonako Udalentzat ari da lanean.
Goroldi Gureak Taldeko enpresa da. Barneko eta kanpoko berdeguneak, publikoak nahiz pribatuak, hobetzeko proposamenak eta proiektuak diseinatzen, sortzen, mantentzen eta egiten ditu.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin