Kontratazio publikoetan euskarazko irizpideak modu bateratuan adostu zirenetik urtebete pasa denean, egun 60 udal dira hizkuntza irizpide bateratuak indarrean dituztenak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Urola-Kostako mankomunitatearekin eta UEMArekin batera.
Euskara ofiziala izan arren, ofizialtasun hori praktikan jartzeagatik 10 udal auzipetu ditu Carlos Urkixo Espainiako Estaduaren Abokadutzak.
Errekerimendu horiek egin arren, Gipuzkoako erakundeek ildo beretik jarraituko dutela berretsi dute “hizkuntzaren normalizazioa lortzeko”, adierazi zuen Zigor Etxeburua Foru Aldundiko Euskara zuzendariak. Era berean salatu zuen “Autonomi erkidegoan euskarari ofizialtasuna aitortzen zaion arren, praktikan ofizialtasun hori gauzatzen hasten garenean ez digute aurrera egiten uzten”.
Kontratazio publikoetan euskarazko irizpideak modu bateratuan adostu zirenetik, berrogei bat enpresek eskuratu dute Bai Euskarari Ziurtagiria.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin