BAI Aldizkariaren hamahirugarren zenbakian Karlos Argiñano elkarrizketatu dugu

Bai Aldizkariaren 13. zenbakia banatzen ari gara, eta laster jasoko duzue zuen enpresa, bulego edo postontzian.

Zenbaki honetan Karlos Argiñano elkarrizketatu dugu, eta hari eman diogu azaleko argazkia. Erreportaje nagusirako, berriz, Gasteizko Udalarekin sinatu dugun hitzarmena izan dugu ardatz: Javier Maroto alkatea eta zerbitzuen sektorean lanean ari diren zenbait Ziurtagiridun elkarrizketatu ditugu. Oraingoan, kolaborazioa Miel Anjel Elustondok idatzi du.

Lotura honetan ikus dezakezu aldizkariaren PDFa.

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin