PUENTE botikak BAI EUSKARARI ZIURTAGIRIA lortu du.

PUENTE BOTIKAK BAI EUSKARARI ZIURTAGIRIAren BIDEAN maila eskuratu du. Gasteizko ospetsuenetarikoa da PUENTE BOTIKA. Izan ere, Gasteizko zaharrena da, 1826koa hain zuzen ere. Orduan, Arellano familiarena zen, eta Puentetarrek 1911.urtean erosi zuten, Bizkaitik etorri zirenean; oraindik ere jarraitzen dute, laugarren belaunaldia. Museo txiki bat ere bada, altxor asko gordetzen baitu: apalak, Limoges ontziak, balantza eta 1900. urteko batugailua. Sabaia ere deigarria da oso: ustez Ignacio Díaz de Olanoren freskoa du.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin