18 ziurtagiri berri Gasteizen

Pasa den abendutik hona, eta Udalarekin sinatutako lan hitzarmenaren ondorioz, 18 erakundek hartu dute ziurtagiria. Gehienak merkatariak dira, baina tartean daude bi federazio ere. Dena dela, badaude oraindik ixteko zain dauden beste ziurtagiri eskaera batzuk ere.

Gasteizko kasuan, lana nahiko aurreratuta zegoen. Izan ere, aldez aurretik bazegoen zerrenda bat egina Amahizkuntza izeneko ekimenaren bidez. Orain dela lau bat urte, Internet bidez hartu zuen lan hori Amahizkuntzak eta blogean sartu zuten zerrenda mapa eta guzti.

Horretaz gain, Artez euskara zerbitzuarekin ari gara elkarlanean, eta merkataritzan eta ostalaritzan euskara sustatzeko plana kudeatzen dute Gasteizko Udalaren euskara zerbitzuaren barruan.

Oraingo ziurtagiridun berriak bi bide horietatik etorri zaizkigu.

Orokorrean, oso jarrera ona topatu dugu Gasteizen eta askok ziurtagiriaren berri aurretik izan ez arren, oso ondo baloratu dute proiektua. Aurrerago asmoa da ziurtagiridunen arteko sare bat osatzea.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin