Lehenengo .EUS domeinuak lortzeko prozesua zabalik da

.EUS domeinuak 90 aitzindari izango ditu, 90 webgune, 6 hilabetez ikusgarri izango diren .EUS domeinu-izen bakarrak izango direlarik. Hortaz, 90 domeinu-izen horietako bat eskuratu eta aitzindari izan nahi duten norbanako, elkarte, instituzio publiko eta enpresek proposamen bat bidali beharko diete.

Aitzindarien Programaren helburu nagusia .EUS domeinuaren sustapena da. Aitzindari izateko interesa dutenei lehen 90 .EUS domeinu-izenen artean egoteko aukera eskaintzen die. Fase esklusibo honetan parte hartzeak ekarpen ekonomiko berezia suposatuko du, ekarpen hori finantzarioa edo espezietan egin ahalko delarik (edota bien konbinazio bat). Honek, bide batez, .EUS domeinuaren proiektua ekonomikoki laguntzea ere ahalbidetuko du.

Proposamenak bidaltzeko epea maiatzaren 30ean bukatuko da eta info@domeinuak.eus helbidean jasoko dituzte.

Lau multzo ezberdin definitu dituzte eta multzo bakoitzaren izaeraren arabera, ekarpen ekonomiko minimoa ezarri dute. Zehazki, hau da jarraituko duten eskema:

Prozesua

Informazio gehiago duzue Domeinuak.eus webgunean.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin